EA-Eusko Alkartasuna Beasain. Euskal Sozial Demokrazia

Programa

Hauteskundeak

2007ko hauteskunde programa osoa*

›› Descargatu PDF (55,1 Kb)

* Ordenagailuan Acrobat Reader instalatuta eduki behar da, hauteskunde programa ikusi ahal izateko.

Datorren legealdian garatuko ditugun ekintzetako batzuk nabarmenduko ditugu:

  • Beasain 2015 "Errealitate berriak – Erronka berriak" Plan Estrategikoa garatuko da, eta bertan sektore guztiek parte hartuko dute, errealitate berrietara egokitutako udal-eredu berri bat antolatu ahal izateko.
  • Herritarren parte-hartzea. Gure ustez parte-hartzea eskubide subjektiboa da eta Beasaingo gizon-emakume guztiek dute proposamenak egiteko eta entzunak izateko eskubidea. Horretarako, hitz ematen dugu auzoetan kontsultarako batzordeak edo foroak sortuko ditugula eta aldian behingo informazio-kanpainak egingo ditugula.
  • Etxebizitza. Gure herriko gazteek bere kasa bizitzen jartzeko duten arazo nagusietako bat etxebizitzarena da. Jabetzaren kulturaren ondorioz, eta etxebizitzaren prezioak direla-eta, ezinezkoa da herritar guztiek duten oinarrizko eskubideetako bat gauzatzea. Horretarako, beharrezkoa da etxebizitza babestua sustatzea, eta, bereziki, alokairuan hartzekoa.
  • Gizarte-ongizatea. Gure helburu nagusia, eta erronka ere bai, gizarte-eskubideak, kultura-eskubideak... betetzera baliabideak bideratzea da, hau da, adreiluaren aurrean herritarrari lehentasuna ematea.
  • Euskara. Gure hizkuntza eta kultura sustatzea, gure nortasuna indartzeko elementu integratzaile den neurrian.
  • Ingurumenaren defentsa. Ingumenarekiko sentsibilizazioa areagotzea eta ingurumenaren arloa hobetzea oinarrizko printzipioa izango da gure kudeaketan. Agenda 21ean ezarritakoa garatzen jarraituko dugu, eta, horretarako, teknikari bat kontratatzea proposatzen dugu. Hasteko, lanek eragiten duten zarata eragotzi beharko da, eta, horretarako, makina isilak erabiltzera behartu beharko dira.
  • Aparkalekua. Beasainen ezaugarrietako bat zerbitzu-udalerria izatea da, bertako herritarrentzat nahiz inguruko herritakoentzat. Zerbitzuen sektorea bizirik badago, horrek esan nahi du herria ere bizirik dagoela. Horretarako, funtsezkoa da behar adina aparkaleku izatea, eta gure proposamena da parking bat eraikitzea osasun-etxe zaharreko lursailetan eta zeharkako aparkalekuak egitea posible den kale guztietan, hala nola, Nafarroa Etorbidean, telefonikako aldapan...
  • Auzo guztiak berdinak dira. Ez da lehenengo mailako eta bigarren mailako auzorik izango. Gure kudeaketan bidezko proportzionaltasuna gailenduko da mantenimendu eta hobekuntza inbertsioak egitean. Horretarako, funtsezkoa izango da auzoetako batzordeen edo foroen ardura.
  • Udaleko enparantza zaharberritzea. Enparantzaren egungo egoera ikusita, beharrezkoa da goitik behera zaharberritzea.
  • Urbieta kultura-zentroa zabaltzea. Zabaltze horretan hainbat espazio sortzea aurreikusten da: behar bezala egokitutako hitzaldien areto bat, formatu txikiko antzerki-jardueretarako areto bat, musika-emanaldietarako hosgabetutako espazio bat musika-jarduerak areagotzeko eta, bereziki, zentroa dagoen kaleko bizilagunei ahalik eta kalterik txikiena egiteko eta eskaeraren arabera egon litezkeen beste behar batzuei erantzuna emateko beharko liratekeenak.
  • Murumendi Eskola Atezaintza eta mantenimendu-lanak egingo lituzkeen pertsona bat izateko ahalbideratu.